XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ANTON ETA MARTIÑA Anton eta Patxi-¡Patxi!.
-¡Eup! Anton:¿zer degu?.
- Ia onuntz, pipa artuaz, itz alditxo bat egitera.
- Guazen onetan.
- Etxia saldu omen dizute.
- ¿Egia da?.
- Bai.
-¿Eta nork erosi?.
- Konde Karakolesek.
-¿Gizon andiren bat izango da?.
- Bai, beñepeiñ, andizkietakoa.
- Bai, bai.
- Ala esan oi zuan gure aitak: Kondia, gizon andia.
- Ala izan ere.
- Ezagutu zenduan Alzoko andia?.
- Bai: umia nintzan, baña ezagutu nuan.
-¿Kondia al zan?.
- Ez: etzan eldu malla ortaraño.
- Beraz Kondiak, gizon andiak izan bear dute.
- Ala diruri.
- Nun izaten dira Konde oiek?.
- Madrillen, Donostian eta ala, erri andietan.
- Bai: itxurare alaxe da, gizon andiak erri andietan.
- Gure nagusia Donostian bizi da.
- Donostiaraño juango nintzake ba ni, orrelako gizon bat ikustiagatik.
- Eztaukazu ba urruti Donostia.